Bederatzi ateak

1

Izenburua: Bederatzi ateak
Idazlea: Josu Waliño
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2008

Bederatzia zenbaki magikoa da. Garai eta geografia ezberdinetako kulturen arabera, zenbaki horrek esanahi ezberdinak eduki izan ditu, horietako batzuk izugarriak. Aztekentzat, esaterako, bederatzi infernu zeuden eta bederatzi dira Danteren infernuko zirkuluak. Gertu, Galizian, Infernura sartzeko bederatzi ate omen daude, gure mundua eta Infernua lotzen dituzten ateak. Herriaren sineste horri jarraituz, ate adina narrazio idatzi du egileak, baita zikloa ixten duen azken bat ere. Santa Compaña, mouro eta meigen lurraldetik izenik ez duen horren berri izango dugu. Eta beldurra sumatuko dugu ate joka. Ez duzue ahaztu behar Galizia herrialde zeltikoa dela, magikoa, eta magia hori gure sustraietan erroturik dagoela: Santa Compaña eta lobishomeak ezagunak dira jende gehienarentzat, baina hain ezagunak ez diren mitoak ere baditugu: mouroak esaterako gure mitologiako izaki magikoak dira, edo meigak, zuek sorgin bezala ezagutzen dituzuenak. Infernuko bederatzi ateak ere baditugu…

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Gonbidatua
Bilbo 54.3

Galiziako mitologiari eta infernuari buruzko 9+1 narrazio. Azkar irakurtzen da eta narrazioen arteko oreka mantentzen da liburuan zehar. Infernu eta deabruaren gaia oso gutxitan ukitu da euskal literaturan. Beraz, berritasun moduan, gomendagarria da liburu hau.