Herioren mandataria

2

Izenburua: Herioren mandataria
Idazlea: Joseba Lozano
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016

Oscar Miller idazle ospetsu eta hipokondriako bat da. Osasun arazoak dituenez, Marco Berling medikua kontratatzea erabakitzen du, haren zerbitzura jardun dezan kostaldeko etxe bakarti batean. Marcok amesgaiztoak izaten ditu sarri, eta horiek segida izaten dute gauetik gauera, argumentu bati jarraituko baliote bezala. Amets horietan, lagun batzuekin biltzen da “ehizara” joateko; animaliak hiltzeaz aspertzen direnean, ausaz aukeratutako pertsonak hiltzen hasten dira rol-joko baten modura; eta hori ere aspergarri gertatzen zaienean… Gutxien espero duenean, ordea, amesgaiztoetako pertsonaiak agertzen hasten zaizkio bizitza errealean.

Hilketak, kondaira zaharrak, suspentsea, misterioa, beldurra… horiek guztiak nahasten dira, ametsaren eta errealitatearen arteko muga orain handik orain hemendik pasatzen hasten denean.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Natxo Mosteiro RobredoBilbo 54.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Natxo Mosteiro Robredo
Gonbidatua
Natxo Mosteiro Robredo

Joseba Lozanok harritu egin nau, zinez. Liburu honetan barrena asko dibertitu naíz. Nire arretari eutsi dio narrazio arin eta dinamiko batez. Ondo idatzitako liburu honetan deskripzioek eta elkarrizketek irakurlea eszenan zinematografikoki kokatzen dute. Amaiera harrigarria, espero ez nezakeena.

Bilbo 54.3
Gonbidatua
Bilbo 54.3

Bost urte pasa dira Joseba Lozano euskal eleberrigintzan agertu zenetik eta oso liburu ona ekarri digu orain. Thriller generokoa da eta oso ondo bete ditu genero horren arauak. Suspensea gero eta handiagoa da istorioan zehar eta stressa ere sentitu dut liburua irakurtzen, protagonistaren amesgaiztoekin eta liburuaren azken zatian gertatzen den errealitatearen eta amesgaiztoen arteko nahasketarekin.
Amaiera bikaina iruditu zait eta oso zapore ona utzi dit.
Idazketa lasaia da zati batzuetan eta oso arina beste batzuetan, istorioaren garapenak eskatzen zuen moduan.
Ondorioz, oso gomendagarria da Joseba Lozanoren bigarren liburu hau. Ea hirugarrena laster agertzen den!!!