Euskal harriak

1

Izenburua: Euskal harriak
Idazlea: Joseba Azkarraga Etxegibel
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

Krisi ekonomikoa bizi dugula esatea zuhaitzari erreparatzea bezalakoxea da, basoaren zabala bistatik galduta. Zooma zabalduz gero, zibilizazio krisia da gurea, eremu ugari baitaude arnasestuka: ekonomia, energia, klima, ekosistemak, gizartea, elikagaiak, kultura, hizkuntzak eta alderdi psikiko-espirituala bera. Gaurko garapen-ereduak ezin dio ganoraz aurre egin berak sorturiko krisi askotarikoari.
Hasi gara aldi historiko berrian sartzen: zibilizazio moderno-industrialaren beheraldian. Hazkunde-osteko garaian, alegia. Zalantza da beheraldi hori nola antolatuko den, izango ote den bide ordenatua, emankorra eta oparoa, edo desordenatua, kaotikoa eta hondagarria.
Euskal Herrian ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna. Auzi hori ekarri behar genuke ezbai publikoaren arteria zentralera, eta herri gisa eraiki erantzuna. Itxura guztien arabera guztion bizitza beste nonbait garatuko baita, uste baino ezberdinagoa izango den aterpean.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Zarautz 73.6 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zarautz 73.6
Zarautz 73.6

Egunero entzuten dugu, eta bizitzen, krisian gaudela, baina zergatik, zer egin dugu, nolakoa da daukagun krisia? Eta zer egin beharko genuke? Hedabideetako hitz potoloak eta kontzeptu ulergaitzekin ezinean bazabiltza, irakurri saiakera poetiko hau, gauzak bere gordinean azaltzeko eta alternatibak emateko hizkera goxo eta xuabea erabiltzen duen saiakera. Nire ustez batzuetan goxoegia ere bada, zehastasun eta tinkotasunaren kaltetan, eta ideiak gehiegi errepikatzen dira. Baina denoi on egingo liguke liburu hau irakurtzeak.