Bitartean New York

1

Izenburua: Bitartean New York
Idazlea: Jon Kortazar
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2011

Bar Puerto (2001) eta Bitartean heldu eskutik (2001) lan poetikoen eta Bilbao-New York-Bilbao eleberriaren azterketa miatua burutuz doan bitartean, Jon Kortazarrek argitara ekartzen ditu idazlearen unibertso literarioa egituratzen duten ezaugarri nagusiak: txikitasunaren hobespena, autofikzioaren erabilpena, hibridazio formala, literatura gizarteratzeko borondateari loturiko komunikazio estrategiak…
Asko irakurri, asko eztabaidatu eta oraindik gutxi aztertu den obra garaikide honen ezagutzan mugarria izango den ikerlanaren aurrean gaude.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Oñati 45.2

Bitartean New York – Kirmen Uriberen literaturgintza
Nazioarte mailan gaur egungo euskal literaturako idazle famatuenetako bat dugu Kirmen Uribe. Horregatik eskaintzen dizkigu, agian, Jon Kortazarrek idazle ondarrutarraren inguruko hiru artikulu. Artikuluak 2002 eta 2009 artean idatziak izan ziren.
Lehen artikuluan Bar Puerto ikuskizunaren inguruan idazten du, horretarako hasieran Kirmen Uriberen biografia bat eginez. Bigarrenean Gorputzak eta Ahotsak poesia liburuaren gainean hitz egiten du eta azkenekoan Bilbao-New York-Bilbao eleberriaz dihardu.
Utriusque Vasconiae argitaletxeak ‘Kritika literarioa’ sailaren barruan lan interesgarriak atera ditu. Adibidez, Literatura eta Ideologia (Xabier Etxaniz Erle – 2008) oso interesgarria iruditu zitzaidan. Eta sail honetako liburu asko analisi irekiak izan daitezke, hots, denboraren iraganaren poderioz ikerkuntza berriak egin daitezke liburu hauetan jorratutako gaien inguruan, eta hemendik denbora batera ondorio berriak atera. Horregatik, nire zalantza nagusia zera da, 2011. urtean merezi ote duen Kirmen Uriberi buruzko liburu bat ateratzea; gainera, kontuan hartu beharrekoa da jada idatzita dauden artikuluen berrargitalpenak direla. Egia da, adibidez, oso ondo etorriko zaiola idazle ondarrutarraren obran murgildu nahi duen bati, baina merezi izan al du? Hau aipatzen dut, batez ere, ziur nagoelako Kirmenek datozen urteetan zeresana emango digula eta haren inguruan idazteko aitzakia asko izango ditugula.
Ondorio horrekin geldituko naiz. Kirmen Uriberen lanean murgildu nahi duenarentzat liburu ona da, datu asko aipatzen dituelako eta obraren goitik beherako ezaugarriak aditzera ematen dituelako. Baina liburua ateratzea merezi izan ote duen ez daukat hain garbi…