Bulkada

7

Izenburua: Bulkada
Idazlea: Jon Benito
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2010

Zer egin behar zuen?
Begirada bat
besterik ez zen.

Zer egin zezakeen?
Gaueko azken trenean
gurutzatu ziren.

Zer beste aukera zuen?
Biak bakarka, biak lotsaz,
biak libre ziren.

Zer egin nahi zuen?
Galderak berak
mila erantzun zituen.

Zer aukera zituen?
Gerta zitekeen
eta gertatu zen.

7
Iruzkina idatzi

avatar
7 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
ImanolMikel LizasoMartxelMarkelArrigorriaga 51.1 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Bilbo
Gonbidatua
Bilbo

Nire (eta bere) belaunaldikook islatuta ikusiko dugu geure burua Jon Benitoren Bulkadan. Poesia liburu kontzeptuala da, eta askotan ez zaizkit horrelakoak gustatzen, baina oraingoan asmatu du, bete-betean asmatu.
Baina ez da belaunaldi bati buruz berba egiten duen iburua, inondik inora. Jonen bizitzari buruzkoa, bere sentsazioan, benetan lehen pertsonan idatzia eta benetan bihotzarekin (eta erraiekin) idatzia. Gomendatzeko modukoa, aspaldiko poema libururik onenetakoa.

Martxel
Gonbidatua
Martxel

Heldu zait
Heldu zait, eta hori da, niretzat, liburuetako garrantzitsuena.

Markel
Gonbidatua
Markel

Heldu zait
Heldu zait, eta hori da, niretzat, liburuetako garrantzitsuena.

Arrigorriaga 51.1
Gonbidatua
Arrigorriaga 51.1

Ez naiz oso poesia zalea. Kosta egiten zait poema modernoei esanahia, sentsazioak… aurkitzea. Dena dela, liburu honetan bai egon dira poema batzuk izugarri gustatu zaizkidanak, batez ere Argazkia, Pueblo eta Amodioa Bilbon izenekoak, agian nahiko deskriptiboak direlako. Koldo Izagirreren Rimmel irakurri nuenetik, Bulkada hau izan da gehien engantxatu nauen poesia-liburua.

Imanol
Gonbidatua
Imanol

Hunkitu nau
Ez dakit beste batzuek zer espero duten liburu batetaz, baina une batean baino gehiagotan hunkitu nau. Lagun baten gomendioaren bidez irakurri nuen eta eskerrak eman behar dizkiot, ez naiz poesia zalea eta gustatu egin zait.

Mikel Lizaso
Gonbidatua
Mikel Lizaso

Tituluak dioen bezala, bulkada betean irakurri dut nik ere. Egileak 9 urte zeramatzan besterik idatzi gabe, eta egunkariko artikuluetatik jarraitzen nuen eta asko gustatu zait poema liburu hau. 40 urtetik behera dituztenei gomendatuko nieke.

Getaria 99.1
Gonbidatua
Getaria 99.1

Azken urteotan irakurri dudan euskarazko poema liburu ausartena dela esango nuke. Egundokoa da Jon Benitok idazle berri bat sortzeko, ispilura begiratzeko eta belaunaldi oso baten erretratua egiteko erakutsi duen ausardia eta gaitasuna.

Emaitza ere horrelakoa da: egundokoa.

Poema liburu berriak argitaratuko dira, gustatuko zaizkigu gehiago ala gutxiago, baina uste dut beste denbora puska bat igaroko dela honen moduko lan berritzaile eta berezi bat argitaratu baino lehen.
Erabat gomendagarria, edozeinentzat.