Txantxanberde kantaria

0

Izenburua: Txantxanberde kantaria
Idazlea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Autoedizioa
Urtea: 2015

Ados: altzatarrok ere ikusiko genuen, herriko historiaren une jakin batean, herria deserri bihurtua, baina ez ote gaude sartuta jada deserria herri bihurtzeko aro berri batean?

Are gehiago esango dut: batzuk, izan ere, aspaldi hasi ziren egiteko horretan: noiz jarri zen, bada, martxan Altzako ikastola? Noiz ekin zion Altzako eskola publikoak euskararen aldeko apustuari, gero eta eredu euskaldunagoak bultzatuz? Noiz jarri ziren martxan gau-eskola eta auzo elkarteak? Orain, berriz, begiratu Casaresi eta begiratu Tomaseneri: zenbat kultur elkarte eta zenbat elkartekide, lanean eta lanean ari direnak, isil bezain apal, lurraren eta hizkuntzaren defentsan…!

Zain ditzagun, bai, gure lurrak eta berdeguneak: Altzan zementu gehiagorik ez…!

Herria baita gorputza eta bihotza hizkuntza, zaindu dezagun bion osasuna, euskararen aldeko mugida guztietan parte hartuz, euskarak aurrera egin dezan ahalik eta bizkorren, aurrera eta aurrera, korrika, korrika…!

Lurraren eta lurraren espirituaren aldeko ekintza ekologiko ederragorik…!

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu