Arma, tiro, bammm!

1

Izenburua: Arma, tiro, bammm!
Idazlea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte.
Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu luzea da Joan Mari Irigoienen azken hau (eta azken-azkena izango dela ematen du, idazlearen egoera fisikoagatik) eta esan behar dut erdia edo soberan dagoela. Lehenengo erdian dago nire ustez soberan dagoena, idazleak xehetasun nimiñoekin kontatzen baitu aiton-amonen eta gurasoen bizitzetako hainbat pasadizo. Hala ere, liburuaren hari nagusiarekin bat datozenak bilobak/semeak (Pedro eta Hamza) dira, baina euren istorioa ezagutzeko (lehergailuen enpresa sortu baitu Pedrok eta lehergailu horien biktima baten anaia bikia da Hamza) interes gutxiko ehunka orri irakurri behar dira. Beti iruditu zait horixe dela Irigoienen akatsa: oso liburukote mardulak idazten dituela, baina argudio nagusitik kanpo dauden makina bat… Gehiago irakurri