Nor bere bidean (Orbetarrak III)

4

Izenburua: Nor bere bidean (Orbetarrak III)
Idazlea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, izateko, sentitzeko eta pentsatzeko bi era kontrajarri hezur-mamitzen dituztelako: Damaso razionala, eszeptikoa, munduaren minek mindua eta jendailak nardatua, engainu eta lilura besterik ez diren ametsak arbuiatzen dituena, dela erlijioa, dela aberria; Gabino, berriz, sentikor eta sentibera, xaloa eta ameslaria, izadia eta izakiak pasioz maite dituena, bere kontraesan guztiekin haraindi baten sinesmena gorde eta honaindiko Euskal Herria aldeztu nahi lukeena.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Portugalete 62.1Azkoitia 76.1Urretxu 100.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Portugalete 62.1
Portugalete 62.1

Liburu honekin bukatutzat ematen du Joan Mari Iriogienek Orbetarrak izeneko trilogia. Aurreko biekin (Bestea da mundua eta Haragiaren gauak eta egunak) Orbe familiaren berri zabala eta zehaztua ematen digu, XIX mendearen bukaeran hasi eta joan den mendeko 80. hamarkadan bukatzen dena. Historia luzea eta gorabeheratsua, bai urteak (aipaturiko tartea), bai idatzitako orrialdeak (hiru liburukien artean IA 2.000 orrialdera heltzen dena) kontuan hartzen baditugu, Nazario Orbek eta bere emazte Reginak osaturiko familiak bizi izan duena. Nor bere bidean du izenburu azken liburuki honek, eta bere horretan Orbetarren zazpi seme-alabek (zortzigarrena, deformazio askorekin jaio zena, ume-umetan hil zen) bizitzan hartutako norabide ezberdinak… Gehiago irakurri

Azkoitia 76.1
Azkoitia 76.1

Orbetarren trilogiaren azken liburu hau ere asko kostata irakurri dut. irigoien nire idazle kutunenetakoa den arren, Orbetarren historiak hiru liburu mardul idazteko adina ez duela ematen iruditzen zait. Hiruretatik lehena bakarrik gomendatuko nuke, beste biak oso-oso astunak egin zaizkit, Orbetarren gorabeherak behin eta berriz errepikatuz. Hala ere, oso ondo idatzia dago, Joan Mariren edozein liburu bezala. Horregatik, gomendatzekotan, idazle izan nahi dutenei gomendatuko nieke.

Urretxu 100.1
Urretxu 100.1

Joan Marik bikain borobildu du trilogia, nire ustez. Agian saiakeratik hurbilago dago, azken liburua, nobela narratibotik baino. Edo hala eman dezake. Idazkera bikaina du, esaldi luze baina ez irakurtezinak. Lan itzela egin du, eta azken liburu honetarako dokumentazio lan handia egin duela ere nabarmena da, hainbat eta hainbat erreferentzia txertatzen dituelako liburuaren joanean. Zorionak, Joan Mari.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Amaitu da Joan Mari Irigoienek idatzi duen Orbetarren saga luzea. Hirugarren liburu honek, beste biek bezala, alboan uzteko zati luze batzuk ditu (Meyer jaunaren bizitza, adibidez, interesgarria izan zaidana, baina istorio nagusitik guztiz kanpo dagoena). Hori gertatu balitz irakurketa askoz atseginagoa izango zatekeen. Izan ere, ez da batere samurra berrehun bat orrialde irakurri behar izatea, nahiz eta istorio nagusiari ezer ez gehitu. Soberan ez dagoena, ordea, asko gustatu zait, bigarren liburuan argitu ez zena hirugarrenean argitu delako. Irigoienen idazkera, beti bezala, landua eta gozagarria izan da (istorioak gozatzen utzi didanean, noski). Alde horretatik, ez dago ezer aurpegiratzeko, gure idazlerik onenetarikoa… Gehiago irakurri