Haragiaren gauak eta egunak

2

Izenburua: Haragiaren gauak eta egunak
Idazlea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009

Egun hartan ere halaxe zihoan Nazario Orbe, irria eta besoak zabal, korrika zetozkiòn semealabak besarkatzeko prest; besteetan ez bezala, ordea, aitagandik bizpahiru urratsera gelditu zen Teofilo Maria erabakitasun handiz, baita atzetik beste bost anai-arrebak ere, bata bestearen ondotik; gero, hamahiru urteko umeak honela esan zion aitari, gizonaren plantak eginez: -Berri txarrak

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Azkoitia 76.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Azkoitia 76.1
Azkoitia 76.1

Idazle hau euskal idazleen artean gustokoenetarikoa dela aitortu behar dut. Nire ustez euskal nobelagintzako liburu ederrenetakoa idatzi zuen: Babilonia. Ordutik bere beste hainbat liburu irakurri ditut. Oraingo honetan Orbetarren trilogiako bigarren liburua irakurri dut. Liburu mardula da, 1.000 orri ingurukoa. Tarteka Juan Marik liburu potoloak idazten ditu, Lur bat haratago adibidez. Kasu hartan liburuaren lehen hiru laurdenak asko gustatu zitzaizkidan bezala, oraingo honetan lehen erdia oso motela egin zait, Nazario eta Reginaren umeen haurtzaroan gehiegi luzatu dela iruditzen zait. Bigarren erdia askoz biziagoa iruditu zait, baina baliteke irakurle batzuek horretaraino ez iristea. Ahalegintxoa egin, merezi du eta. Nobelan Orbetarrek XX.… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu mardula eta, momentu batzuetan, aspergarria ekarri berri digu Irigoienek. Liburuaren erdia soberan dagoela iruditzen zait. Oso pasarte garrantzigabeei garrantzi handia eman die idazleak eta beste batzuei, Errepublikako gorabeherei (Azkoitiak esan duen moduan), oso gutxi. Beraz, momentu batzuetan sufritu egin dut eta beste batzuetan, gozatu, Irigoien, azken finean, oso idazle ona baita. Beraz, oso gomendagarria da liburua irakurle patxadatsuentzat eta ez hainbeste liburu erraz eta biziak gustatzen zaizkienentzat.