Damutzen ez direnak

2

Izenburua: Damutzen ez direnak
Idazlea: Itxaso Araque
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Stuartek goi-mailako postu bat du Goldman Sachs inbertsio bankuan, betiko neska-lagunak utzi zuenetik bere bizitza pertsonala hutsaren hurrengoa bada ere. Andreasek Bauhaus berri bat egin nahi izan zuen ikaslea zela, arkitektura sozialago bat, eta orain luxuzko hotelak diseinatu beharrak halako erresumin bat sortzen dio. Naroak ez daki mutilarekin segitu nahi duen, beronen familiari politikak dakarzkion onurak gozatuz, ala idazle batek pizten dion kilika intelektual eta sentsualera makurtu. Londres, Berlin, Milan. Hiru hiri, hiru pertsonaia, hiru istorio. Hogeita hamar urte inguruan dabiltza protagonistak, eta, oraindik gazte izan arren, galdua dute garai bateko xalotasuna, agian baita garai bateko ametsak ere.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Eibar 101.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Eibar 101.1
Gonbidatua
Eibar 101.1

Sorpresa ederra. Hogeitamapiko urteko euskaldun, ingeles, alemaniar, italiar langileen bizitzak… Harrapatu egiten zaitu, istorio bat ez bada besteak ziur. Bere esperientziatik Itxaso Araquek ederki ezagutzen ditu Europa eta europarrak. Europaren barne gaude baina euskal literaturan ezezaguna da Europa berri hau, beti gure zilborrera begira baikaude. Euskal Herriko mugetatik atera, eta belaunaldi kosmopolita berriek agian hemendik jo beharko lukete. Sekulako debuta iruditzen zait! Arrazoi ezberdinak medio aurten liburu berri gutxi irakurri dut euskaraz: batetik, gaiaren aldetik, modan dauden gerra zibila eta EHko gatazka politikoarekin lotutako liburuak ez zaizkidalako interesatzen; bestetik, idazle berriek euren krisi eta paranoia mentalak kontatzea atsegin dutelako; eta… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Gonbidatua
Bilbo 54.3

Bai liburu interesgarria Itxaso Araqueren lehena! Neska gazte honek bere debuta egin du euskal literaturan eta oso era duinean egin duela onartu behar da. Hiru istorio nahasten dira liburuan: Stuarten (Londresen), Andreasen (Berlinen) eta Naroaren (Bartzelonan, Donostian eta Milanen) istorioak. Bakoitzaren istorioa kontatzeko era desberdina da. Izan ere, Stuartena bigarren pertsonan kontatuta dago, Andreasena hirugarrenean eta Naroarena lehenengoan. Oso estilo-ariketa bitxia eta zaila egin du Itxasok, baita bikaina ere. Hiru pertsonaia nagusiek badute gauza komun bat: bere bizitzari edo lanari buruzko zalantza edo damua. Itxasok oso ondo azaldu digu zer nolako buruhauste duten euren etorkizunari buruz eta lehen izan nahi… Gehiago irakurri