Triangelu irristakorra

1

Izenburua: Triangelu irristakorra
Idazlea: Iñigo Ibarguren
Argitaletxea: Gaumin
Urtea: 2013

Kepa, Alazne eta Beñat. Adin bertsuko hiru ezezagunen bizitzak nahasten joango zaizkigu eleberri honetan. Hiruren beldurrak, ilusioak eta esperantzak korapilatzen doaz elkar ezagutzen duten neurri berean.
Kepak nahikoa lan du bikotekidearekin eta alabekin duen harremana zaintzen. Alaznek galduta ikusten du bere burua, ilusioa berpiztuko dion zerbaiten zain. Beñatek bizitza bakarti eta lasaia hautsiko dion ezustekoa jasoko du.
Hirurek borroka egin beharko dute beren bizitzen norabidea aurkitzeko…

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Senpere 4.1

Iñigo IBARGURENek gaur egungo giroan jartzen ditu bikote batzuen gora-beherak. Hainbat gai aipatzen ditu gure gizartearen argazkiak emaiten dituztenak: zinema, aktoreen desbideekin – emakumeen aurkako tratu txarrak – bikoteen banantzea – pizten eta desegiten diren amodioak – berrogei urteko emazte ezkongabeak eta beren amatasunaren gutizia…
Ibargurenek kontakizun gurutzatuen teknika aukeratu du. Hiru kontaketa, hiru boza, hiru ikuspundu. Hori ez da berria idazle ainitzek teknika hau erabiltzen baitute. Baina zergatik idazleari egoki irudi zitzaion orrialdeetan protagonistaren izena ezartzen? Lehen aldikotz ikusi dut hori kontakizun gurutzatuen gain eraikita dagoen nobela batean. Izen horiek irakurlearen partea ahultzen dute edo irakurlea zozotzen dute, hau ez dela bere baitarik horren segitzeko gai iradokiz. Gainera, nire gusturako, darabilen kazetaritzako idazmoldea linealegia da.
Eleberri honek ez nau bete. Hotz geratu naiz amaitu dudanean.