Zorioneko familia

1

Izenburua: Zorioneko familia
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Familia: maitasunaren habia, gizartearen zutabea, elkar-laguntzarako tresna, umeen haztoki eta zaharren babesa. Familia: itxurakerien tenplua, gezurren zuloa, gorrotoen gordailua, zurruntasunaren eskola… Familiaz esan daitekeen on eta txar guztia da egia aldi berean, bera delako harremanetako lehenengo erakundea eta afektuen oinarrizko egitura.

Iñaki Irasizabalek, urtetan nobela beltzak idatzi ondoren, ipuin bilduma sendo eta mamitsu bat eskaintzen digu, familia foku eta gunetzat hartuta. Gozotik gutxi eta gazitik ugari dute hemengo istorioek. Protagonistak, berriz, ez dira ondo egokitzen bere ingurura, gauzak ondo egiten saiatu arren hanka sartzen dute; zailak dira, ergelak, zakarrak, hauskorrak… Hona irakurleari zer pentsatua eta zertaz gozatua emango dion narrazio-sorta: sakona gaietan, sinesgarria pertsonaietan, egunerokoa deskribatzen dituen giro eta lekuetan, apaindurarik gabea bere hitz eta esaldietan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Iñaki Irasizabalen azkena. Eleberri laburrak idatzi ordez, narrazio-liburu bat ekarri digu orain eta ez zaio txarto atera erregistro-aldaketa. Hamar narraziok osatzen dute liburua eta denak maila berekoak dira, balekotik gorakoak. Ondo idatzita dago liburua eta ez da interesa galtzen inoiz, ez da aspertzen zaituen ipuinik. Beraz, gomendagarria da liburu hau.