Igelak benetan hiltzen dira

7

Izenburua: Igelak benetan hiltzen dira
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011

Kostako herri batean, zoritxar batek hautsi du ohiko patxada: neska gazte bat desagertu da; bahituta akaso, bortxatua eta eraila beharbada. Susmoak eta errezeloak pizten dira alde guztietan, eta ez dago arrasto garbirik. Poliziak emaitzarik lortzen ez duela ikusita, neskaren aita udaltzaina hasiko da bere kasa ikertzen, baita susmagarritzat jotzen dituenak xaxatzen ere. Bazterrak nahaste horretatik, baina, ustekabeko ondorioak etorriko dira.

Subscribe
Notify of
guest

7 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Larraul 39.1

Di-da batean irakurtzeko liburuxka dugu hau. Hartu eta jarraian irakurtzekoa. Ezin utzia sortzen du eta daukan arintasunarengatik oso atsegina da.

Gasteiz 9.5

Liburutxo hau irakurtzen hasi nintzen izenburua atsegin izateaz gain, poetiko-poetikoa iruditu zitzaidalako eta idatzitako ipuin bat etorri zitzaidalako burura. IÒaki Irasizabalek bere eleberriaren bukaeran aipatzen duen moduan: “Sarri badut ipuin bat (…) bertan umeek txantxetan jaurtitzen dituzten harriak, baina igelak benetan hiltzen dira”, 110 orrialdean. Gainera liburutegian nobela hau hartu nuenean, 6 lagunek dagoeneko irakurrita zeukaten; hori seinale ona zela pentsatu nuen. 40.orrialdera heldu arte oso gustura sentitu nintzen, hainbat egitura birpasatzeko balio izan baitzitzaidan, erraz baino errazagoa zen, azkar-azkar irakurri nuen. Baina handik aurrera, dezepzionatu egin ninduen. Durangoko idazlea gehiegi baliatzen da pertsonaiez, beren deskribapenez, hainbat egituraz eta herotzaz. Hori dela eta, azkenean, testua astunegia eta faltsua da.

Senpere 4.1

Gertakari ilunek kostaldeko herri lasai bat inarrosten dute. IÒaki Irasizabalek herritarren erreakzioak aztertzen ditu, gertaerek sortu dituzten uhinak eta jendeengan izandako efektua (batzuetan dramatikoa).
Inkesta baten urratsei lotzen bagatzaizkie ere, ateka gaitzo batera heltzen gara; baina hori ez da garrantzitsuena, jendeen harteko harremanen okertzea baitugu gai nagusia. Ariketa hori ondo lortzen du idazleak.

Oñati 45.2

Liburuak kostako herri txiki bateko gertakari ilun baten inguruan hitz egiten digu. IÒaki Irasizabalek ondo asmatu du egunkarietako gertakarien sailetan aurki ditzakegun desagerpenei buruzko berriak literaturara pasatzen .
Istorioa lehenengo pertsonan dago kontatua eta horrek gertakariari indarra ematen dio. Gainera pertsona hori herrian bizi da eta irakurleak ez du dudatan jarriko kontatzen dena alegia bat den edo errealitatean gertatutakoa. Idazleak irakurlea lotzea lortzen du, kapitulu denek uzten baitute jarraituko duenaren sentsazioa. Gaineratu behar da gertakari batetik hainbat gauza ateratzen direla, ondorioz, eta hori ondo egitea lortzen du. Garapen ona dauka kontatzen denak.
Liburuaren alde onenetakoa pertsonaia berrien agerpena litzateke eta horren ondorioz istorioak dituen 180 graduko birak. Istorio ilun bat kontatzen da. Etxe barruan egon daitezkeen arazo ohikoen inguruan herri txiki batean gertatzen dena. Tentsioa altu mantentzen da orriak pasatzen joan ahala, eta goian aipatu bezala birak uneoro gertatzen dira.
Fikzioa izan arren, guztia oso erreala da. Egunkarietan agertzen diren desagerpenei buruz idazten diren gora-behera guztiak liburu honetara igaro dira hein batean. Horrek hausnarketara bultzatuko du irakurlea, bere buruari galdetuz bere herrian antzeko zerbait gertatuko balitz nola jokatuko lukeen. Epai paraleloak eginez eta susmagarri edozein seinalatuz jokatzen duten pertsonei ere kritika egiten zaie.
Ez zaizu gorputzaldi oso ona geldituko liburua amaitzerakoan. Eta ez dakit irakurtzeko gomendatuko nukeen, baina egiten badu garbi daukat irakurleari ez zaiola denbora galdu duenaren sentsaziorik geratuko.

Irun 67.1

Historia gogorra, herri txiki batean neska baten desagerpenarena. Denak besteez mesfidati, beldurrak, kuxkuxeroak. Bukaera ez zait asko gustatu, moduren batean bukatu behar zuen eta horrela gelditu dela iruditu zait.

Bilbo 54.3

Liburu laburra eta ona Iñaki Irasizabalen azken hau. Herri txiki batean neskato bat desagertzen da eta handik aurrerako bizitza kontatzen digu han bizi den irakasle batek. Mesfidantzak, ezinikusiak eta beste heriotza batzuk gertatzen dira herrian, eta irakasle horrek oso era xumean azaltzen digu dena, baita bere bizitza pribatua ere. Liburua oso erraz eta azkar irakurtzen da, eta zapore ona utzi dit, nahiz eta uste izan gai horrekin liburu luzeagoa egin lezakeela Irasizabalek nahi izan balu, baina hori izan da bere hautua. Beraz, oso gomendagarria eleberri labur hau.

Ibarra 44.1

Liburuaren hasieratik bukaeraraino nire interes maila jaisten joan da. Idazleak aukeratu duen gaia ere ez zait oso landua iruditzen.