Loiolako hegiak

4

Izenburua: Loiolako hegiak
Idazlea: Imanol Murua Uria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

Zer gertatu zen Loiolan? Nola landu zen hainbeste konplizitate eta josi hainbeste sare, hura posible egiteko? Eta nola joan zen guztia pikutara, denen nahia hura aurrera ateratzea baldin bazen? Galdera horietatik abiatu da egilea, 2005 eta 2007 arteko elkarrizketa-prozesuaren kronika xehe bat egiteko, Txillare baserritik jesulagunen basilikaraino, Oslo eta Genevako hoteletan barrena.

Subscribe
Notify of
guest

4 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Ordizia 72.1

Imanolen kazetari lana ezagututa, espero zitekeen “Loiolako hegia” mimoz eta kazetari zorrotzaren ikuspegitik egina izango zela. Objetibotasun horrek egi bihurtzen du idazleak kontatua; niri, behintzat, hala iruditu zait. Bilera horietan parte hartu zutenen hitzak ongi josita eta antolatuta ematen dizkio irakurleari, batzuetan tanta txikietan, handiagoetan, besteetan. Irakurleak bi lan ditu, beraz: puzzlea osatu eta zer gertatu zen ondorioztatzea. Hegia desberdinetik begiratuko diogu denok egiari eta bukaera irekia du liburuak alde horretatik, nahiz benetan gertatua tristea izan.
Liburu honetan Imanol kazetariaz gain, Imanol idazlea ezagutu dugula uste dut; izan ere, jakin du irakurleari interesa eta irakurtzeko gogoa pizten.
Liburuak telebista pantailetara eramatea puri-purian dagoen garaian, Loiolako hau ere egokia begitantzen zait pantailaratzeko, aktoreak liburuan bertan daude, eta ikusleak nonahi.

Bilbo 54.7

Itzel ona liburua. Datu asko ematen dituen arren, inoiz ez da astun egiten. Gauzak prisma askotatik begiratu arren,kazetaria neutraltasuna mantentzen du eta irakurleari uzten dio bere iritzia egiten. Ez da bat ere manikeoa, eta eskertzen da. Irakurleok adinez nagusiak gara gehienetan eta horrela izan nahi dugu tratatuak.
Gure herriaren oraina eta geroa ulertzeko ezinbesteko ariketa egiten du Imanolek. Luxua da horrelakoak euskaraz irakurri ahal izatea.

Zarautz 73.1

Asko gustatu zait liburua. Oso ondo idatzia dago, argi. Erraz irakurtzen da, irakurlearen interesa pizten du hasieratik. Zati batzuk besteak baino astunagoak badira ere, erabat gomendagarria

Getaria 99.1

Euskal politika garaikidearen nondik norakoak ulertzeko liburu ederra da. Politikan interesa dutenek intrigaz irakurriko dutena, lan ederra egin baitu Imanol Murua Uriak, amaierako dokumentazio gehigarri guztiarekin osatuta.
Ez da honelako liburu askorik argitaratzen euskaraz. Lekukotzak, negoziazio prozesu baten barne zirrikituak. Iaz euskaraz argitaratutako liburuen artean pisutsuenetakoa iruditu zitzaidan, arrasto handienetakoa utzi zidatenetako bat.