Cultura vasca vs. Euskal kultura

0

Izenburua: Cultura vasca vs. Euskal kultura
Idazlea: Ibai Iztueta
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2015

«Euskal kultura euskaraz baino ez da posible ala espainieraz eta frantsesez ere bai?». Horra galdera. Maiz aditutako zalantza. Soilik euskaraz egiten dena dela ziurtatu zuen Jose Luis Alvarez Enparantza Txilardegi-k; Ramoz Zallok, berriz, frantsesez eta espainieraz ere sor daitekeela argudiatu zuen. Eta pentsalari horiek egin bezala, beste askok eman izan dute iritzia. Baina zenbat buru, hainbat aburu. Oraindik ez dago adostasunik, eta deusek ez du adierazten egongo denik. Haatik, galdera erantzutea baino gehiago, galdera bera ezbaian jartzea hartu dute xede zenbaitek; horixe bera da Ibai Iztueta pentsalariaren kasua. “Cultura vasca vs Euskal kultura” saiakera liburua kaleratu berri du, Utriusque Vasconiae argitaletxearen eskutik.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu