Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak diraIze

0

Izenburua: Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira
Idazlea: Hasier Larretxea
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2018

IDAZTEA badela gibelera begiratzea.
Burua bueltatzea. Begirada antzaldatzea.
Idaztea bada egunero leihoak parez-pare
irekitzeko ariketa sanoa.

Sarna kanpora, ona barnera.

Idatziz, bizitzaren akustika
lerroz-lerro sintonizatzen dugu.

Idazketan, bizi gara.

Bizitza, jetzitako esne freskoaren gisan
eskuak bustitzeraino
isurtzen zaigu.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu