Bränskint

4

Izenburua: Bränskint
Idazlea: Goizalde Landabaso
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2011

Goizalde Landabasok liburu honetarako Bränskint hiria sortu du, Europa iparraldean imajina dezakegun baina, egia esan, beste edonon ere egon zitekeen irudizko hiria. Munduko hiri guztiak berdin eta ezberdin direlako. Horien tabernetako erakusleihoetatik tai gabe ikusten dugulako kale artean galdutako esperantza, aienerik ez duen mina, desioa eta, oroz gain, bizirauteko beharra.
Zementuzko oihanari gizatasunaren keria oro eman diogu. Tasunak, berriz, batere ez. Hiria munstrotzarra da. Inork ez du abarotzat eta, hala ere, bada, izan. Hiriak egin gaitu ala guk egiten dugu hiria?

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Larraul 39.1Lesaka 30.1ArantzazuBilbo 54.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Larraul 39.1
Gonbidatua
Larraul 39.1

Liburu bitxia bezain arraroa da, sormen handikoa. Umore beltza tartekatzen du eta egoerei beste ikuspuntu batetii begieratzen die, arrazionaltasunetik kanpo zenbaitetan. Euskara aldetik oso aberatsa eta gustagarria egin zait, baina ez zait gustukoa egin liburu moduan. Bitxia, oso, baina ez gomendatzekoa. Aipatzekotan, oso formatu poiltekoa dela esango nuke, hainbeste marrazkirekin; azal lodikotea, edozeini oparitzeko horietako, baina, kontuz, gustuko izatea zaila dena.

Lesaka 30.1
Gonbidatua
Lesaka 30.1

“Zeruak ezin dio negarrari eutsi atzoz geroztik.Drama matxingarratza hirian”. “Ez da itzurbiderik. Eguartea da eta gauerdia dirudi. Etxeetako argiak erreskadan isiotu dira. Zuri-beltzezko filma zatekeen egunoroko bizitza ez balitz”. Honela hasten du Goizaldek bere argazki bilduma. Sarrerak berak arras ongi laburbiltzen du liburuaren edukia: hiria, itzurbiderik gabeko bizitza, zerua negarrez, gauerdia dirudi, argiak isiotu dira; zuri-beltzezko filma. Hala baita Bränskint: zuri-beltzezko filma; diapositiba emanaldia. Testuak (Goizalde Landabaso) surrealista samarrak egin zaizkit, batzuk bederen. Hala berean, irudiak (Aritz Eiguren) oso realistak berriz.Testua eta irudia, biek bien artean osatzen dute Bränskint power-point emanaldia; biek bat, elkarren osagarri. Matxingarratza liburua. (Matxingarratza: ze polita,… Gehiago irakurri

Arantzazu
Gonbidatua
Azpeitia 77.4

Bitxia, liburu hau definitzeko bururatzen zaidan hitz bakarra ‘bitxia’ da. Ezin dut besterik esan. Liburu bitxia, baina edonori gomendatuko niokeena ere bai, nahiz eta ez jakin zergatik. Badu erakarri nauen zerbait, baina ez dakit zer.

Bilbo 54.3
Gonbidatua
Bilbo 54.3

Oso liburu polita, irudiei esker, baina hutsala, literaturaren aldetik. Izan ere, ipuin guztiak interes gabekoak iruditu zaizkit. Onena, oso azkar amaitzen dela liburua. Txarrena, oso garestia dela bere literatur baliorako. Beraz, ezin diot inori gomendatu.