Beste norbaiten zapatak

3

Izenburua: Beste norbaiten zapatak
Idazlea: Garazi Kamio
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika-ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa…

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Eibar 101.1ArantzazuBilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.1
Eibar 101.1

Ideia xume batetik egoera originak planteatzen ditu bere ipuinetan. Euskal neska idazleen konstante gisa, amaierek ez dute ipuina guztiz borobiltzen. Pretensio gutxiko istorio irakurterrezak

Arantzazu
Arantzazu

Idazlearen esanetan liburu honetako ipuin bakoitzean dago deserosoa den zerbait, baina erraz irakurtzen da liburua, inolako deserosotasunik gabe. Edonori gomendatzeko modukoa da, eguneroko bizitzako erretratuz betetako liburua.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Izen berria dugu euskal literaturan Garazi Kamiorena, eta itxaropentsu egoteko modukoa da. Bere lehen liburu hau Igartza bekari esker plazaratu du eta ondo merezitako beka izan dela egiaztatu dut. Nahiz eta ipuinen maila oso parekoa izan, azken ipuina bikaina iruditu zait eta, beraz, oso zapore ona utzi dit liburuak. Oso liburu gomendagarria. Garazi Kamioren bigarren liburua zain geratzen naiz.