Urrezko orrazia

0

Izenburua: Urrezko orrazia
Idazlea: Gaizka Arostegi
Ilustratzailea: Eider Eibar
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Ainhoa, gurasoekin batera, arbasoen baserri zaharrera joan da egun batzuk igarotzera. Udazkena da eta basoa hamaika kolorez jantzia dago. Itxura guztien arabera, oporraldi lasaia izango da, baina gure protagonistari dena korapilatuko zaio antzinako argazki bat aurkitzen duenean. Irudian bere aurpegi berbera daukan neskatoa dago, eta laguntza eskatzen diola sentitzen du. Birramonaren sekretua argitu nahirik, Ainhoa basoan sartuko da, eta bertako biztanle misteriotsuak ezagutuko ditu: izaki mitologikoak. Guztiak ez ditu, ordea, alde izango, batzuk oso arriskutsuak baitira. Liburu honetan, fantasia eta errealiatatea nahasten dira, magiaz eta xarmaz zipriztindutako narrazio zirraragarri bat osatuz. Irakurlea hasieratik bukaerara arte harrapatuko du istorio honek. Erraz ahazten ez den horietako bat duzu ipuin hau.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu