Nerbioiko piratak

0

Izenburua: Nerbioiko piratak
Idazlea: Gaizka Arostegi
Ilustratzailea: Bruno Hidalgo
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Jonek pirata izatea erabakitzen du, telebistan ikusitako film batek txundituta. Birritan pentsatu gabe kuadrillako lagunei proposatuko die, eta baita konbentzitu ere. Usadioak eskatu bezala, odolaren zina egin ostean, Nerbioiko itsasadarrean, lokatzean harrapatuta dagoen ontzi bat bereganatuko dute. Izena ere emango diote ontziari: Beti Lagun, ez baitago izenik gabeko pirata-ontzi preziaturik, ezta ontzia gobernatuko duen kapitainik gabeko tripulaziorik ere.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu