Maddi eta euskal sorginak

0

Izenburua: Maddi eta euskal sorginak
Idazlea: Fernando Morillo
Ilustratzailea: Mikel Mendibil
Argitaletxea: Gaumin
Urtea: 2015

Maddik Sarako Leizeak bisitatuko ditu oraingoan, aitonarekin eta Harriet anaiarekin batera. Txakur bitxi baten atzetik hasiko da Harriet eta, ezustean eta modu ia magiko batez, non azalduko, eta XVII. mendearen hasieran! Pierre de Lancre abokatuak euskaldun ugari torturatu eta erre zitueneko garaian, sorginkeriatan zebiltzala leporatuta. Sorginak zer ziren eta haien jakinduria ikasiko dute Maddik eta lagunek. Besteak beste, Akelarre baten erdian izango dira, txalapartaren eta mitoen bihotzaren baitan, eta belarren ahala ezagutuko dute. Ai, Lancre azaltzen denean, ordea, odola nagusi. Aitona atxilotuko du, eta beste sorgin batzuekin batera erre nahiko ditu sutan. Txakur bereziaren eta sorgin baten laguntzarekin, aitona salbatzen saiatuko dira anai-arrebak. Zorionez, espero ez duten beste norbait ere izango dute alboan: Pedro Agerre Axular erretorea, inoizko euskal idazlerik handienetakoa.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments