Pasio krimena

0

Izenburua: Pasio krimena
Idazlea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Xoel filosofo gazteak eta June ingeniariak maitasun istorio pasional bezain suntsigarria bizi ondoren, kontaktua etetea erabaki zuten. Orain, Juneren familia obsesiboak heriotza mehatxuak jaso ditu, eta neskak laguntza eskatzen dio.
Xoel Ainitzerekin azalduko zaio, hura ere maitale ohia eta fisikari berezi samarra.
Neska baten gorpu birrindua agertzen den unean, Juneren aita desagertu egiten da. Biktima edo hiltzaile? Susmagarri bat bestearen atzetik, ekaitzen zientzia bortitza, kaos-dantzaren misterioa, dirutza ederra jokoan, hilketak, amorrua eta maitasuna, sexuaren indarra eta itsukeria, adiskidetasunaren gozoa. Pasioaren gatza eta latza.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu