Orpoz orpo

1

Izenburua: Orpoz orpo
Idazlea: Ernesto Prat
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2014

Sasian zegoela ekin zion idazleak klandestinitatea, sexua eta umorea nahasten dituen kontakizun pito hau idazteari.
Liburu honetako protagonistak, Karlosek, ihesari ekin behar dio Guardia Zibilak herrian egindako atxiloketa batzuk medio.
Nafarroan hasi eta Euskal Herritik oso urrun amaituko den alde-egite eroan, aberriaren edo sozialismoaren militante baino sexuaren militante den Karlosek inguruan dauzkan guztiak dantzan jarriko ditu: laguntza emango dioten kideak, poliziak, Erakundea… Hala, bada, estutzen doan bidean, iheslariak orpoz orpo izango ditu txakurrak, atxiloketa, espetxea, heriotza eta erlojua.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Euskal literaturan liburu erotikoak oraindik ere arraroak dira. Hala ere, Ernesto Pratek mota horretako liburua idaztea erabaki zuen klandestinitatean zegoenean, eta egoera hori ez zaio nabaritzen liburuari, oso ondo harilkatuta baitago eta ia-ia borobila baita. Liburu erotikoa denez, ezin zaio eskatu oso sakona izatea, baina bai gustura irakurtzekoa izatea eta zapore ona uztea amaieran, eta hori guztia egiten du liburu honek. Karlos pertsonaia ez da oso sinesgarria, hainbeste arrakasta izateagatik larrua jotzeko asmotan, baina hori nahitaezkoa da literatura erotikoan, hots, pertsonaiak larru-jotzaile apartak izatea eta nahi dutenean hori egitea. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau, baina bakarrik literatura erotikoaren zaleentzat.… Gehiago irakurri