Zendabalitz

2

Izenburua: Zendabalitz
Idazlea: Erika Elizari
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2020

Enara, Malox, Sukaina… Eleberri koral bat sortu du Erika Elizarik Igartza sariari esker idatzitako bere estreinaldi honetan: nobela labur, fresko eta dibertigarria, gizon-emakumeen baitako kontraesanekin eta gizartearen estereotipoekin jolas egiten duena; itxuragatik aurreko pertsonari suposatzen diogun errealitatea ez baita beti bere barruko egiarekin ezkontzen, ezta norberak bere buruaz uste duena eta gero benetan egiten duena ere. Zatoz zu ere hegazkinera, eta hasi kuxkuxean aulkiz aulki, bidaiarien maletetan eta kontzientzietan arakatzen, ziur ez zarela aspertuko.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gasteiz 9.5Bilbo 54.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Kidea
Gasteiz 9.5

Oso testu originala idatzi du Hernaniko idazleak. Istorioa hegazkin batean gertatzen da eta pertsonaia bakoitzak gertatzen zaiona kontatzen du, bere oroitzapenak eta inpresioak. Aitortzen dut hasieran argumentuak ez ninduela harrapatzen, istorioa oso nahasia iruditzen baitzitzaidan eta irakurtzeari uztekotan egon bainintzen. Baina 19. orrialdetik aurrera protagonista bakoitzari zer gertatzen zitzaion idazten hasi nintzen, ez galtzeko. Eta horri esker, istorioari gustua hartzen joan nintzaion, hiru egunetan amaitu nuen arte. Izan ere, zortzi pertsonaia dira, Xabier Agirre izan ezik, hegazkineko komandantea delako. Batzuek Parisen hainbat egun igaro dituzte. Horregatik, Argiaren Hiriari buruzko erreferentziak agertzen dira. Adibidez, Belleville auzoa, Notre Dame katedrala, Marché sux… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Kidea
Bilbo 54.3

Baleko liburua Erika Elizariren lehenengoa. Igartza saria irabazi zuen eta horri esker agertu zaigu euskal narratibagintzan.
Hegazkin batean dauden bidaiari batzuen eta pilotuaren pentsamenduak eta portaerak azaltzen ditu Erikak, tartekatuta eta ordenarik gabe. Horrek irakurketa zailtzen du, askotan zaila baita gogoratzen nor den nor, eta etengabe egin behar dut atzera irakurketan zalantza argitzearren
Hori kenduta, erraz irakurtzen da liburua eta ez du zapore txarrik uzten amaieran. Baina hurrengo liburuari itxaron beharko zaio jakiteko zer nolako ibilbidea izango duen Erika Elizarik euskal literaturan.
Ondorioz, gomendagarria da liburu hau.