Afrikanerrak

3

Izenburua: Afrikanerrak
Idazlea: Eneko Barberena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Gerra, apenas nabari den Arrasateko kaleetan. Hori da akaso atzeguardiaren berezitasuna, frontetik urrun bizitzak aurrera egiten duela, kontzientzia-erruduntasunaren eta eguneroko errutinaren arteko nahasketa arinean bada ere. Hona odol zipriztinak urardoturik iristen zaizkigu. Telebistan bai, han hitz egiten digute gerraz, hitz larri eta pisutsuz. Batik bat Europar Batzordeak legez behartu zuenetik komunikabide publiko guztien albistegiek hasiera komuna izan behar zutela: europarra. Etorkizun hurbil batean, Europar Batasuneko tropek Afrikako iparraldea hartu dute, migrazio ilegala kontrolatzeko asmoz. Armadan izena emateko nahiko gazterik ez, eta zozketa bidez hornitu beharko dira Magreben gure zibilizazioaren balioak zainduko dituzten euskal konpainiak. Handik aski urrun, lanaren eta ezkonbizitzaren errutinan katigaturik bizi dira Eider eta Aitor: herriko liburutegiko langilea da bata, Gasteizen eskola publiko bateko zuzendaria bestea, biak ere funtzionarioak eta seme txiki baten gurasoak. Distopien tradizio luzea geure alearekin aberastuz, geroaren deskribaketa aseptikoaren itxurapean egungo gizarteari zuzentzen dio Barberenak begirada zorrotza, sarritan umoretsu eta beste askotan gupidagabea, prospektiba-ariketa burutsu bezain kitzikagarrian hainbat gai eta arlo maiseatuz: kultura, komunikabideak, industria, aisia, kontsumoa, eskola, politika, migrazioa, aberria, gerra…

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Bilbo 54.3Eibar 101.1Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso eleberri gatzgabea iruditu zait Eneko Barberenaren lehenengoa. Genero distopikoa omen da, baina Afrikan egiten den gerra kenduta ez dut alde handirik topatu gure gizartearen eta liburukoaren artean. Afrikako gerraz gain, senar-emazte protagonisten elkarbizitza eta pentsakizunak dira argumentuaren hariak, baina istorioa oso astiro doa eta idazleak nahi duenean moztu egin da, ez argumentuak berak eskatu duenean. Bestalde, liburuaren antolaketak ez dio mesede handirik egin istorioari. Izan ere, bikotekideak (eta ez bikoteak, idazleak etengabe idatzi duen bezala) txandakatzen dira eurena kontatzen eta zaila da batzuetan jakitea nor ari den hitz egiten. Gerratik egiten diren laburpenek ere gehiago eteten dute berez motela… Gehiago irakurri

Eibar 101.1
Eibar 101.1

Afrikanerrak azken urteetako euskarazko liburu originalena eta sortzaileena iruditu zait. Egungo mundu egoeratik eta tendentzietatik abiatuta, etorkizun hurbileko mundu baten distopia eratzen du, non Europa Afrikaren aurka gudan dabilen, migrazioarekin bukatzeko asmoz. Arrasaten bikote harremanen egunerokotasunak berdin darrai, eta testuinguru horretatik Eneko Barberenak bere kritika soziala egiten du egungo hainbat ideia eta geroko berrirekin, eta ez da ez inor eta ez ezer salbatzen. Hiru kontu kritiko. Bat: hitzaurrean distopien artean ‘Farenheit 451’ liburuaren aipamena ez egitea, ‘Afrikanerrak’ honetan liburutegien etorkizunak hain toki berezia duenean. Bi: protagonistak Eider eta Aitor bikotea dira, eta bi ahotsek hitz egiten dute istorioan txandaka, baina… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Oso originala da testu hau. Izan ere, distopia bat da, Arrasaten gertatzen den historia 2031ean. Niretzat, euskaraz irakurri dudan mota honetako lehen eleberria izan da. Urrun geratu dira “Bai mundu berri” eta “1984”. Nobela galdera batekin hasi da.”Non dago Omar?”. Liburuzaina da protagonista, eta liburu anonimo bateko pasarte bat ausaz irakurtzea asko gustatzen zaio. Bibliotekomia masterra on line egin eta gero zazpi urtez lanean jada liburutegian. Liburuzaina izan denez, egile batzuri omenaldiak egiten dizkie, hala nola Albert Camusi, Dostoevskyri, Virginia Woolfi; batez ere Harkaitz Canori. Horrela 100.orrialdean idatzi du: “Disimuluan sartu du poltsan Fakirraren ahotsa, urteekin ondo zahartutako obra” Bitartean,… Gehiago irakurri