Jainkorik bai ala ez?

1

Izenburua: Jainkorik bai ala ez?
Idazlea: Edorta Jimenez / Joxe Arregi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

Ez da berez modako gaia: ez ditu iritzi-orriak betetzen egunkarietan, ezta irratietako tertuliasaioak ere; tabernako eztabaidetan ez da inor honetaz arituko, eta hala ere, ez da izango gizonik ez emakumerik, bizitzaren aldi batez bederen, auzi honetaz kezkatu eta sakon pentsatu ez duenik: ba al da Jainkorik? Zer zentzu du erlijioak? Hil eta gero zer…? Gai hauetaz eta berauekin loturiko beste zenbaitez solasaldi bat paratzea pentsatu genuen: jarrera bitatik abiatu eta eztabaidan aritzea, elkarren kontra baina elkarren errespetuan. Bakarrizketan nork bere usteari eusten dio, sendo eta zindo; elkarrizketan, berriz, norbere iritziak zalantzan jar ditzake besteak: pentsamendua zorroztu beharra ekartzen du horrek, polemikan gailendu nahian, eta adostasun-guneak bilatzea ere bai, komunikazioa alde bientzat aberasgarria izatekotan. Horixe zen gure apostua.

Liburu honek ez du tesi jakinik, ez du inor ezertaz konbentzitzeko asmorik; irakurleari gogoeta-gaiak eta irizpideak eskaini nahi dizkiogu, batik bat, eta horrez gainera, gizarte hau sinestun nahiz sinesgabeek osatzen eta osatuko dugunez, bizikidetzan sakontzen eta oinarri partekatu batzuk ezartzen lagundu nahi luke. Lortu dugun edo ez, irakurleak berak esango du.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Galdakao 55.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Galdakao 55.1
Galdakao 55.1

Liburu honek fededunei eta ateoei zer pentsa ematen die. Agian, Inkisizioaren iritziz, Edorta Jimenez ateoa eta bere aurrean Jainkoa defenditzen duen Joxe Arregi fraidea ondo merezirik joango ziren sutzarrara. Jainkoari esker –edo agian egoerari esker, ateoak ez haserretzeko- jadanik ez gaude garai ilun horretan. Liburu honek bien arteko eztabaida librea batzen du, eta Uxue Alberdi idazle gaztea izan dute erredakzio laguntzaile bezala, arrakasta handiz nire ustez. Inkisizioarena ez dut esaten liburua aspergarria izateagatik zigor bezala, ez bailitzateke egia izango. Edortak bere ateismo militantez, eta Joxek bere ezohiko –ez-ortodoxo, fraide izan arren- pentsamenduez, bikote ederra osatzen dute. Ying eta Yang. Ematen… Gehiago irakurri