Telezailak

2

Izenburua: Telezailak
Idazleak: Katixa Agirre, Koldo Almandoz, Harkaitz Cano, Irati Jimenez, Goizalde Landabaso, Xabier Mendiguren. Hitzaurrea: Mikel Soto
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2011

Azken urteotan, hainbat telesailek berebiziko ospea lortu dute gizartean eta kultur esparru zabaletan. Ikusentzunezkoen industrian izandako aldaketek kontagintza modu berri eta berritzaileak ekarri dituzte telebistara edo, beharbada, eredu klasikoak luzaroan hain izen txarra izan duen telebistara pasatu dira.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Zarautz 73.6

Ze liburu eder eta interesgarria! Nork esango gai honi buruz hain dotore idatzi, hain ideia eta kontu interesgarriak pentsatu eta kontatu zitezkeenik. Amerikanada galanta da, bai, baina ondo egindakoa, zer pentsatu ematen duena: gizartearen bilakaera kontatzen digu, lehengoa eta oraingoa lotuz, telesailak aztertuz, goratuz, gozatuz. Egileek sentitzen dutena trasmititzen asmatu dute, bakoitzak bere era propioan.

Oñati 45.2

Txalaparta argitaletxeak atera digun esperimentu hau oso kuriosoa iruditu zait hasieratik. Gaurkotasun ikaragarrikoa baina aldi berean nostalgia momentuak sartzen dituena Xabier Montoia bezalako idazleekin. Hor kontraste bat.
Sei idazle euskaldun eta sei gai amerikar telesailen inguruan. Guztiak gogoeta sakonak eta onak. Batzuk dibertigarriagoak beste batzuk baino. Batzuekin ados egon daitezkeenak, beste ideia batzuekin desadostasuna izan dezakegu. Eta hitzaurrea ere ona, Mikel Sotok egina.
Aipatutako horiez gain (sei artikulu gehi hitzaurre bat) bi gauza gehiago aurki ditzakegu liburu honetan. Idazleen arabera telesail onenen sailkapen bat (oso kuriosoa) eta serie hauen inguruan sortu den hiztegi bat: late night, pilot episode, prime time… bezalako hitzak ze adierazten duten ikasiko dugu.
Aspektu negatiboa agian, edo etorkizunera begira zer gauzatu daitekeen telebistako telesailen inguruan. Liburu hau oso yankeea da, eta Mikel Sotok berak aitortzen du hitzaurrean. Etorkizunari begira, esan bezala, gauzatu daiteke euskal telesailen inguruko liburu bat eta Goenkaleren inguruan dauden milaka galderak erantzun edo zergatik Jaun ta Jabek telesailak bi denboraldi izan zituen edo…
Telesailen fenomenoa gustatzen bazaizu liburu hau seguruenik gustatuko zaizu. Literatura gustatzen bazaizu liburu hau gustatuko zaizu agian.