Pendrive

2

Izenburua: Pendrive
Idazlea: Arrate Mardaras
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2013

Pendrive honek, testu solte batzuekin batera, sei ipuin dakartza. Kontakizun gehienetan ihesean dabilen jendea ageri du, leku arrotzean dagoena derrigorrean. Eta denetan amodioa mintzagai. Izan ere, ihesi dabilenak maitasuna behar du lagun. Arrate Mardarasen lehendabiziko liburua duzu. Narrazioen helburua ez da ipuin historikoak izatea, historiako aro zehatzetan gertatutako maitasun istorioak izatea baino; harpeetan, erromatarren garaian, Erdi Aroan, 36ko gerran… zertarako bizi, maite duzunarengandik urrun bada?

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu arraroa Arrate Mardarasen lehenengo hau. Egitura berezia du eta ez dakit asmatu duen egitura hori hautatzean. Izan ere, badaude ipuin batzuk liburuan eta horien artean tartekatzen dira pendrive galdu baten pasadizoak eta Sinda izeneko neska baten gorabehera ulergaitzak. Dena den, ipuinen artean badaude batzuk non irakurketak merezi duen. Beraz, batzuetan gozatu dut liburu hau irakurtzen. Hala ere, zaila da gomendatzen. Ea, Arrate Mardarasen hurrengoa gomendagarriagoa den!.

Bilbo 54.3

Liburu arraroa Arrate Mardarasen lehenengo hau. Egitura berezia du eta ez dakit asmatu duen egitura hori hautatzean. Izan ere, badaude ipuin batzuk liburuan eta horien artean tartekatzen dira pendrive galdu baten pasadizoak eta Sinda izeneko neska baten gorabehera ulergaitzak. dena den, ipuinen artean badaude batzuk non irakurketak merezi duen. Beraz, batzuetan, gozatu dut liburu hau irakurtzen. Hala ere, zaila da gomendatzen. Ea, Arratere Mardaren hurrengoa gomendagarriagoa den!.