Txarapekoak

1

Izenburua: Txarapekoak
Idazlea: Antton Kazabon
Argitaletxea: Autoedizioa
Urtea: 2016

Gaiak sinpleak dira, hurbilekoak, askotan lagunartekoak, bertsolaritza hein handian den eran. Hurbiltasun horrek, maiz asko, interesgarriago egiten du bertsoa; zuzenean aritzea bezala da, abstrakziorik gabe, nahiz eta Anttonek baduen abstrakziorako gaitasuna. Gaia “txikia” denean (herriko pertsona xume bati bertsoa jostea), meritua handiagoa da, zukua atera egin behar zaiolako. Gaia “handia” denean, zukua dariola dago gaia, bildu besterik ez da egin behar. Gainera, sarri askotan, gaiak estaltzen du eraikuntza.
Esan bezala, Anttonek lehenengo bidea hautatu du, eta eskertzen da hurbiltasun horren freskotasuna. Eskailerapeko arnoa bezala ondutako edo ganbarako belarretan umoturiko udarearen antzeko usaina eta zaporea dituzte Antton Kazabonek “Txarapekoak” izeneko sortan batu dituen bertsoek.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Donostia 47.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Donostia 47.3
Gonbidatua
Donostia 47.3

Liburu honek hiru eratako testuak ditu: bertsoak, Xabier Leteri eskainitako poema bat, eta prosa. Bertsoak, bertso jarriak dira guztiak. Eta prosa alorrekoak dira bukaerako hiru ipuinak eta Xabier Leteri egindako hilosteko omenaldiari buruzko kontaketa ere. Bukaeratik hasiko naiz. Aipatutako kontaketan 2011n egindako kantaldi / omenaldi baten berri ematen digu. Kontaketa honetan harritu nauena, apur bat behintzat, Kazabonen salaketa bat da. Idazlearen ustez Letek hil ondoren jaso du herkideen esker ona eta estimazioa, bizi zenean baino gehiago. Koldobika Jauregi eskultoreak maiz esan duena berritu du Kazabonek, euskal jendea esker txarrekoa dela hemengo artistekiko, nahiz eta lan bikain askoak egiten dituzten era… Gehiago irakurri