Nadiaren aukera

0

Izenburua: Nadiaren aukera
Idazlea: Alfontso Gartziandia
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2019

Urko ez da galtzaile peto bat, baina ozta-ozta gogoratzen da noiz izan zuen azken garaipena. Foruzaingoan sartuko zen gustura, baina gazte garaiko aurrekari penalek bidea ixten diote. Nola edo hala aurrera ateratzen du bizimodu ez hain zuzen ere dirdiratsu bat, ikertzaile pribatu gisa egiten dizkioten enkarguei esker. Baina, aitak maiz esaten dion bezala, ezer ez bukatzeko joerak baldartzen dio ibilbidea. Nadiari gaztaroa lapurtu zioten, bere jaioterrian bertan aurrenik, bizitza berri baten bila ihesbide zuen urruneko lurralde batean gero. Partida pobrea jokatzeko karta eskasak banatu dizkio bizitzak, eta karta horien artean ez dago, lehen begiratu batean behin-tzat, zoriona edo askatasuna aukeratzeko ahalmena… Iruñeko kale aberatsetan eta aldiri ez hain dotoreetan, astebe-teko tartean, Urkori egin dioten enkargu berezi batek eragindako xake-partida tragiko bat jokatuko da, eta biak, Urko eta Nadia, izanen dira, aldi berean, jokalari eta pieza. Eta, xakean, bizitzan bezala, ezin-bestekoa da aukeratzea…

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu