Jainkoen zigorra

3

Izenburua: Jainkoen zigorra
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Olivier eta Peio Idiart, bi anaia baxenabartarren hilotzak agertu dira Mendaurko mendi-tontorrean, erritu azteka bati jarraituz sakrifikatuak, itxuraz. Foruzaingoak hartuko du kasuaren ardura, jendarmeriarekin batera elkarlanean, eta ikerketan aurrera egin ahala ohartuko dira, hilketaren xehetasun ankerren azpian, buru hotza eta ahal handiak dituen norbait ari dela, bere helburuak lortu nahian. Leire Asiain inspektorea krisi pertsonal larri batean harrapatzen du kasu berri honek, iraganeko mamuen erasopean eta aurrerantzean nondik nora jo ez dakiela. Bidegurutze horren erdian, baina, bereak eta bost egingo ditu, bai heriotza misteriotsuak argitzeko, bai bere bizitzaren lemari tinko eusteko.

Subscribe
Notify of
guest

3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Eibar 101.1

Alberto Ladron berriz ere dianan jotzen. Azken liburuekin ez du hutsik egiten. Thriller bizia, erraz digeritzekoa, eta batez ere polizi elkarrizketa azkarraren teknika menperatzea. Narrazio gabe elkarrizketekin ia-ia istorioa berdin-berdin kontatzeko gai da. Zerbait kritikatzekotan, bi kontu esango nizkioke: 1-Bigarren mailako azken orduko konspirazio Dan Browniano hori soberan dagoela, eta tramaren kaltetan doala. 2-Iparraldeko polizia hori, badirudi pertsonaia garrantzitsua izango dela, eta gero… non demontre sartu da? Akaso hurrengo liburuan?

Rob

Beste thriller bat ekarri digu Ladronek, eta berriz ere asmatu du.
Aurreko irakurleak aipatu bezala, Asiainen bizitzak tarte handiagoa hartzen du liburuan, baina nire ustez horrek ez dio tentsiorik kendu argumentuari, sakontasuna gehitu baizik. Asiainen zati horiek pertsonaia ezagutzen lagunduko digute, eta entretenigarriak direnez, ez dira astunak egiten. Elkarrizketak biziak dira, eta umorea ere ez da falta.
Onena, ohi bezala, amaierarako utzi du Ladronek. Bat-batean erritmoa bizitu eta ekintzak pilatu egiten dira. Nik kolpe batean irakurri behar izan nituen azken ehun eta piko orrialdeak, begiak liburutik kendu ezinean. Pena eman zidan nobela amaitzeak.
Nobela zinematografikoa da oso, eta irakurri bitartean, pentsatu nuen polita izango zela Asiain (eta Txueka) serie batean ikustea. Noizko gure nobelak pantailan? Ingelesek eta amerikarrek bikain egiten dute. Ea ETBk pilak jartzen dituen!

Bilbo 54.3

Berriro etorri zaigu Alberto Ladron suspentseko liburu batekin eta onartu behar dut hau ez dela izan aurrekoak bezain ona. Izan ere, liburu honetan Leire Asiain inspektorearen bizitzak liburuaren zati handi bat betetzen du, argumentuaren kaltean. Horregatik suspentsea ez da izan bere beste liburuetan ohikoa izan dena eta, ondorioz, ez nau hainbeste harrapatu.
Dena den, Albertoren liburuekin ezin da inor aspertu, eta beraz, liburu hau ere gomendatzen dut, nahiz eta maisulana ez izan.