Leihoen afasia

0

Izenburua: Leihoen afasia
Idazlea: Alaia Martin
Argitaletxea: Eztena
Urtea: 2019

2019an ideia zoro samar bat otu zitzaigun Eztena arte eszenikoen jaialdiko lantaldeko kideei: hiru laborategi eszeniko sortzea gidari banarekin, espe-rimentazioa eta sormen prozesuari garrantzia ema-nez batez ere. Bertako emaitzekin osatuko genuen jaialdiko programazio osoa. Espe Lopez, Horman Poster eta Metrokoadroka kolektiboari proposatu zitzaien laborategion gidaritza, eta deialdi irekia eginez aukeratu ziren proiektuetako 25 sortzaileak. La Mirada/BegiradaEraikitzen gaituzten hitzak eta Aldarri izan ziren sortutako lanak, hurrenez hurren. Emaitzaren beraren gainetik sormen proze-suok izango zuten garrantziaz jabetuta, Alaia Martin Etxebesteri eskatu genion guztiaren lekuko izan eta sentitutakoekin kronika libre bat egitea. Esku artean duzun liburu hau da horren emaitza: Leihoen afasia, esperientzia pasionagarri baten barrutik gertatutakoei emandako begirada sortzailea.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu