Pepito, maiteminaren eta biziminaren txinparta

2

Izenburua: Pepito, maiteminaren eta biziminaren txinparta
Idazlea: Ainara Maia Urroz
Argitaletxea: Maiatz
Urtea: 2019

Bere aita zenari Ainarak omenaldi hunkigarria eskaintzen dio liburu biografiko honetan. Amaiurren sortu haurraren biziaz, mendi guneko bizi dorpe baina zoriontsutik hasiz Irungo La Salle ikastetxean maisu izan arteko bidea da lan hau, familiako argazki batzuekin. Euskal Herriko hainbeste gizon gazte apezarazien oihartzuna senditzen da hemen, maitasunak soleituko duena. Dolamena baino gehiago, esperantza sortu nahi du lan honek, baina errepika minbera hau hor dago: “Bizitzaren udazkenean joan zinen, eta orain nabarra da gure bihotz-arima, nabarra sentimendua. Hilkorren bihotzetan hilezkor zara, hilezkor bihotz guztietan”.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Irun 67.3

Omenaldi-liburu bat dut ene aita zenaren biografia hau, bera hil zelarik 2002an terapia gisa hasi nuen idazten, berak kontatutako zenbait istorio eta historia gogoratzeko, eta gerora argitaratu nahi nuelako osatu dut familiako testigantzekin. Bizitzeko eta maitatzeko gogo handiz joan zitzaidan aita, bizitzaren udazkenean joan zen, eta orain nabarra da gure bihotz-arima, nabarra sentimendua. hilkorren bihotzetan hilezkor dugu, hilezkor bihotz guztietan.

ainara

eskerrik asko