Ur biren artean

2

Izenburua: Ur biren artean
Idazlea: Patxi Iturregi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Orain dela 100 urte, 1914 eta 1919 bitartean, munduak ordura arte ezagututako gerrarik gogorrena bizi izan zuen, gerora Lehen Mundu Gerra deituko zitzaiona, Europako lurralde gehienak ez ezik ozeano guztiak ere hartu zituena. Bilboko itsasontziak, bandera neutrala dutenez, ez daude ofizialki gerran, baina gatazka orokorrak ondorio nabarmenak ditu hirian, ontzioletan, barkuetan… Potentzia lehiakideek lehengaiak behar dituzte eta ondo ordaintzeko gertu daude, baita hornigai horiek etsaiarengana iristea eragozteko prest ere.

Giro nabar eta nahasi hori fikzio bihurtu du Patxi Iturregik dozena bat ipuinetan: alde bateko eta besteko espioiak, portuko eta ontzioletako langileak, kontrabando ilegalean dabiltzan merkantzia-ontziak, saltzaileen larriak, langabetuen estutasunak, jauntxoen dibertimenduak… Hiriaren eta itsasadar osoaren taupada biziak jasotzen ditu Iturregik, teknika, gai eta erregistroen ugaritasuna eta kontagintzarako trebezia erakusten duten istorioetan.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3Paperjale Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Kidea
Bilbo 54.3

Oso liburu ederra Patxi Iturregiren azkena. Hamahiru urte pasa dira bere aurreko liburua argitaratu zenetik (Dioramak) eta itsasoko eta portuko giroko liburu bikain bat ekarri digu. Hamabi ipuinek osatzen dute liburua eta denek dute maila altua. Lehen Mundu Gerratean daude girotuta ipuin guztiak denboraren aldetik, eta lekuaren aldetik, gehienak Bilboko portuan daude kokatuta. Ondo pasatu dut guztiak irakurtzen eta pena izan da liburua amaitzea. Erabili duen euskara gozagarria izan da, makina bat hitz teknikorekin ontziei eta portuei buruzkoak, mundu hori ezagutzeko baliagarriak izan direnak. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau eta ea ez dugun beste hamahiru urte itxaron behar Patxi… Gehiago irakurri

Paperjale
Gonbidatua
Paperjale

Ezusteko atsegina. Aitortu behar dut ez nuela autore hau lehendik ezagutzen. Harengana eraman nauena, batetik, liburu-azalaren argazkia izan da –garai bateko Bilbo industrialaren irudi bat–, eta, bestetik, narrazioak inguratzen dituen atmosfera itsastarra; gurean ez baitira oso ohikoak horrelako kontakizunak. Lehen Mundu Gerran girotutako hamabi istoriok osatzen dute liburua, eta denetik dago: harritzekoa, hunkitzekoa zein gozatzekoa. Hala ere, ni zeharo liluratu nauena liburuari darion abentura kutsua izan da. Hasierako orrialdetik zabaldu eta bukatu arte ezin izan dut eskuetatik utzi. Oro har maisuki idatzitako istorioak dira, baina haietako batzuk apartekoak iruditu zaizkit, Urpekaria eta Narbalaren gaua esaterako.