Pako Aristiren ‘Euskal kantagintza berria’ eta ‘Kcappo. Tempo di tremolo’ berrargitaratu ditu Ereinek

0

ORAIN 35 URTE PLAZARATU ZITUEN ARISTIK SAIAKERA ZEIN ELEBERRIA; BERE LEHENENGO BI LANAK IZAN ZIREN

1985eko urrian argitaratu zuen Pako Aristik Euskal kantagintza berria lana. Saiakera periodistiko moduan aurkeztua izan zen. Bertan jaso zituen euskal kantagintzaren hastapeneko lehen 25 urteak, 1961ean Michel Labegueriek kantagintza berria inauguratu zuen lehen disko txiki hura argitaratu zuenetik. “Urte askotan agorturik egon da saiakera hau, baina ez du galdu bere erreferente izateko gaitasuna, artikulu eta liburu anitzetan aipatua izan da, eta etorkizuneko ikerlarientzat ezinbestekoa bilakatu da. Liburua aurkitzeko zailtasunak zituzten, eta orain hutsune hori betetzera dator berralgitalpen berri hau”, adierazi dute Erein etxeko arduradunek.

Maiatzaren 21ean goizeko 11:00etan Donostiako argitaletxearen Youtubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango den ekitaldian Kcappo. Tempo di tremolo liburuari ere aipamena egingo zaio. Horixe du Pako Aristik bere lehenengo liburua, 1985eko udaberrian argitaratua. Orain edizio eguneratua argitaratu du Ereinek.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu