Joxean Agirrek nobela berria aurkeztuko du maiatzaren 14an

0

ONLINE PRENTSAURREKOA DEITU DU ELKAR ARGITALETXEAK GOIZEKO 11:00ETARAKO

Joxean Agirrek lan berria aurkeztuko du maiatzaren 14an: Nobela errealista bat. Gudarien balentriak biltzen eta Loiuko aireportuan jasotako bezeroei kontatzen dizkien taxizaleak du protagonista. Bat-batean, argitaletxe baten enkargua jasoko du liburu bat idazteko; izan ere, Agirrezabal idazle zarauztarra –taxistaren emaztearen maitalea zena– istripu edo atentatu ilun batean hil berri da, El Lobo espioiaz idazten ari zen nobela erdibidean utzita, eta nor egokiago taxizalea baino, eleberri errealista hori amaitzeko?. “Bere betiko ezaugarriei –sentsualtasuna, metaliteratura, idazketaren dotorezia– dohain berriak erantsi dizkie Joxean Agirrek eleberri honetan: hainbat hari aldi berean jorratzea, gure historia hurbileko istorio txundigarrienak aletzea, ironia dosi oparoak banatzea… Sasoi betean dagoela erakusten digu horrenbestez, eta bere narraziogintza koska bat estuago eraman”, adierazi dute Elkar etxeko arduradunek.

Liburua aurkezteko online prentsaurrekoa goizeko 11:00etan izango da.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu