‘Irakurri euskaraz itxialdian ere’ kanpaina abiatu dute Berriak eta Elkarrek

0

EGUNERO LAU LIBURU EGONGO DIRA SALGAI BERRIAREN SAREKO DENDAN, ETA ELKARREK 72 ORDUKO EPEAN ERAMANGO DITU EROSLEEN ETXERA

BERRIAk eta Elkar argitaletxeak «euskal liburua ikusarazten jarraitzea» helburu duen kanpaina jarri dute abian. Egitasmo hori euskal argitaletxeen parte hartzeari esker gauzatu da, euskaraz liburuak argitaratzen dituzten argitaletxe ugariren liburuak salgai jarriko baitituzte: Alberdania, Denonartean, Desclee, Elkar, Erein, Harriet, Igela, Katakrak, MeettokMezulari, Pamiela, Susa, Travel bug, Ttarttlo, Txalaparta, Xarpa books. Argitaletxe bakoitzari hamar titulu eskaintzeko aukera eman diote, eta titulu horiek jarriko dituzte salgai.

Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez jarri dute martxan ekimena. “Liburu dendak berriro zabaldu arte izatea martxan izatea da asmoa”, adierazi egitasmoaren sustatzaileek. “Egunero, lau liburu egongo dira salgai Berria dendan, eta 72 orduko epean bidaliko du Elkarrek eroslearen helbidera. Egunez egun, katalogoa handituz joango gara, egun horretan eskainitakoez gain, aurrekoak ere salgai egongo baitira”. Estatuek ezarritako mugek zaildu egingo dute Ipar Euskal Herrirako banaketa; Ipar Euskal Herrian liburuak jaso nahi dituztenak jar daitezela zuzenean harremanetan BERRIArekin. 943-30 43 45 telefono zenbakian emango dizkiete eskaerei buruzko argibideak.

Liburu dendak ere bai
Egitasmo horretan liburu dendak ere sartu nahi izan dituzte, liburu dendak baitira krisi honen hasierarik erabat itxita daudenak: «Ohiko dinamikan liburuak saltzen dituzuen horien sustapenerako ere balio dezakeen ekinbidea izatea nahiko genuke, uste baitugu euskal kulturarentzat oso garrantzitsua dela bihar ere Euskal Herriko herri eta auzoetan liburu-dendak izatea; eta, gainera, gure herri eta auzoetako kaleak bizirik nahi ditugulako».

Horregatik, erosten den liburu bakoitzeko, haren prezioaren %20 erosleak aukeratzen duen liburu dendari ordainduko zaio. Berria dendan egongo da eroslearen eskura liburu dendaren izena eta herria zehazteko eremua.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu