Zabalik da Agustin Zubikarai sarirako lanak aurkezteko epea

0

PARTE-HARTZAILEEK IRAILAREN 30A BAINO LEHEN AURKEZTU BEHAR DITUZTE NOBELA PROIEKTUAK ONDARROAKO UDALEAN

Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai sariaren XX. edizioa antolatu dute, nobelak sortzeko beka gisa funtzionatuko duena. Parte-hartzaileek eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu behar dituzte, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka hau behin irabazi duenak ezingo du berriz parte hartu. Proiektuak irailaren 30a arte bidal litezke helbide honetara: mrey@ondarroa.eus

Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak urriaren 31 baino lehen izendatuko du irabazlea. Hark 6.000 euroko saria jasoko du diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.

Info+

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu