Karmele Jaio eta Bernardo Atxaga, 2019ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

1

AKADEMIAKIDEEK ‘AITAREN ETXEA’ ETA ‘ETXEAK ETA HILOBIAK’ LANEN ARTEAN HAUTATU BEHAR DUTE SARIDUNA

2019. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak amaitu berri du bigarren bozketa txanda, martxoaren 6an martxan jarri eta hilaren azkenera arte zabalik eduki duena. Karmele Jaioren Aitaren etxea, Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan eta Itxaro Bordaren Susmaezinak izan dira lehian bigarren txanda horretan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten bost obrak, alegia. Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40a lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera pasatu dira: Karmele Jaioren Aitaren etxea eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 27ra bitartean.

Gauzak ondo bidean, Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2019ko 111 Akademiaren Saria.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Irun 67.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Irun 67.3
Kidea
Irun 67.3

ETXEAK ETA HILOBIAK irakurtzeko aukera ez dut izan oraindik, baina AITAREN ETXEA konfinamendu honetan e-liburutegiaren bidez irakurtzen ahal dut, eta oraindik bukatu ez badut ere, gustatzen ari zait hasiera… identifikatua sentitzen naiz estiloarekin, eta identifikatua pertsonaien egoerekin; izan ere, une honetan olerkari xume hau eleberri bat finitzen saiatzen ari naiz, baina idazteko ezintasun handia sentitzen dut, idazteko ez baina zehazkiago bukatzeko, bukaera biribil bat emateko. Protagonistak bezala, burua edozergatik artegatzen zait orain eta horrela ezinezkoa dut ezer idaztea, eta gutxiago hobeki irakurtzea. Hor dago nire sekretua: aurrera egiten ez duen nobela bat, idazteko ezintasun handi bat. .