Euskal Editoreen Elkartearen oharra, koronabirusaren krisiak eragindako egoeraren harira

0

EUSKAL EDITOREEN ELKARTEAK HONAKO MEZUA KALERATU DU MARTXOAREN 17AN:

“Pandemiaren eraginez hartutako neurri sanitarioak direla medio, gainerako sektoreak bezala, liburugintzaren kate balore osoa kaltetua aterako da ( sorkuntza, edizioa, inprimaketa, banaketa, liburu-dendak, eta gizartea).

Ondorioz, kate guztia nola geldituko den eta nola aurrera egin daitekeen aztertu beharra dago udaberrian argitaratu asmo ziren liburuetatik hasita, hurrengo ikasturterako behar diren ikasmaterial eta testu liburuen ekoizpena eta hauen ezagutza eta promozioa eta liburugintzaren inguruko ospakizun eta ekitaldietaraino (Sarako Biltzarra, Liburu Eguna, are maiatza ekaineko Iruñeko eta Bilboko liburu-azokak, eta abar), tartean gainerako kate-begi guztiak atzeratuak gelditzen dira. Atzerapen eta galera handiak, bai literatura eta kultura-mailan, bai hezkuntza maila sozio-ekonomikoan.

Horiek horrela, Euskal Editoreen Elkartean biltzen garen argitaletxeok lanean ari gara, urratsak koordinatuz eta jardunbideak adostuz batetik etxe-barneko egoera aztertuz eta berrantolatzen saiatuz, eta bestetik, Administrazioei eskatuz behar diren irtenbide, neurri eta laguntzak lehenbailehen indarrean ezar ditzaten.

Euskal Editoreen Elkartean biltzen garen argitaletxeek, euskara eta euskal kultura dauzkagu helburu nagusitzat, bakartzat ez bada. Herri honen garapenerako beharrezkoa, saihetsezina eta aldi berean hauskorra, beti egoera prekarioan. Horrengatik, aurrera begira beharrezkoa izango da berriro ere Euskal Instituzioen eta Euskal Editoreen Elkartearen arteko lankidetza, elkarri esku emanez egoerari irtenbide bat bilatzea.

Gauden egoeran ezinezkoa da taxuzko aurre-plangintza eta egutegi bat eskaintzea, izaera desberdineko faktore asko trabatuta daudelako bertan, eta baldintza eta osagai ezezagun gehiegi airean direlako.

Urratsak egin eta zehaztu ahala, jarraituko dugu informatzen”.

Zuzendaritza Batzordea.

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu