Erika Elizarik martxoaren 4an aurkeztuko du ZENDABALITZ

0

ELEBERRI KORALA SORTU DU IGARTZA SARIARI ESKER IDATZITAKO BERE ESTREINALDI HONETAN

Elkar argitaletxeak martxoaren 4rako iragarri du Erika Elizariren ZENDABALITZ lanaren aurkezpena. XXI. Igartza Sariaren irabazlea da Elizari, eta sariari esker idatzi du orain aurkeztera datorren eleberria. Donostiako Elkar dendan izango da aurkezpen ekitaldia goizeko 11:00etan, eta Elizarik lagun izango ditu bertan Xabier Mendiguren editorea, Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea eta Joxe Begiristain CAFeko euskara-arduraduna.

Zendabalitz
Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsikorrei aurre egin behar dien pilotua; egungo bikotekideari aurretik ezkonduta egon zela kontatzera ausartzen ez den emakumea; oporretan bakarrik abentura bila joan eta aspertu besterik egin ez den neska gaztea; alargun dagoenetik bizipozik ez daukan medikua; ondoko pasaiariarekin ligatu edo ez pentsatzen doana; bidaiari eta tripulaziokideak nazkatzen dituen gizonezko petrala…
Elene, Gabriel, Paule, Xabier, Enara, Malox, Sukaina… Eleberri koral bat sortu du Erika Elizarik Igartza sariari esker idatzitako bere estreinaldi honetan: “Nobela labur, fresko eta dibertigarria, gizon-emakumeen baitako kontraesanekin eta gizartearen estereotipoekin jolas egiten duena; itxuragatik aurreko pertsonari suposatzen diogun errealitatea ez baita beti bere barruko egiarekin ezkontzen, ezta norberak bere buruaz uste duena eta gero benetan egiten duena ere”, aurreratu dute Elkar argitaletxetik.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments