Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek Lisipe bildumako zazpigarren alea ondu dute

0

Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatu dute Trikua esnatu da saiakeran

Susa argitaletxeak azaroaren 25erako iragarri du Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ondutako Trikua esnatu da saiakeraren aurkezpena. Lisipe bildumako zazpigarren alea da Agirreren eta Eskisabelen lana, eta euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatu dute egileek bertan. Aurkezpena 11:00etan izango da Udal Liburutegiko sotoan.

Trikua esnatu da
Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak. Gainera, hizkuntza eta generoa gurutzatu egiten direla badakigu, hizkuntz hautuak genero eraikuntzatik igarotzen direla eta alderantziz. Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan.

Lisipe bilduma
Erronka politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak aztertzen ditu Lisipe bildumak. Pentsamendu liburu sail bat da, baina itzulpenek eta elkarrizketek ere tokia izaten dute. Akademia, kazetaritza, mugimendu sozial, alderdi eta elkarte ezberdinetako emakumeek idazteb dituzte Jule Goikoetxeak zuzendutako bilduma honetako liburuak.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu