Rafa Egigurenek bere lehenengo ipuin bilduma eman du argitara

0

Liburuek, klandestinitateak, antzerkiak, zahartzaroak zeharkatzen dute TXIPIROIAK BERE BELTZEAN liburua, baita Egigurenen lanetan ohikoa den Ekialdeko kulturak ere

Susa etxeak azaroaren 15erako iragarri du Rafa Egigurenen Txipiroiak bere beltzean liburuaren aurkezpena. Argitaletxetik aurreratu dutenez, “ustekabeko tokietan aurkituko du umorea irakurleak hernaniarraren hamahiru ipuinotan. Liburuek, klandestinitateak, antzerkiak, zahartzaroak zeharkatzen dute idazlearen aurreneko ipuin bilduma. Eta bere lanetan ohikoa den Ekialdeko kulturak”.

Aurkezpen ekitaldia Donostiako Udal liburutegiko sotoan izango da, esanda bezala hilaren 15ean, eguerdiko 12:00etan.

Sinopsia
Japonian misiotan dela antzerki zuzendari batekin pilota apustua egiten duen jesuita; Donostiako Alde Zaharrean Pintxo Tasting Tour batean dabilen bitartean molotov koktelak hegan ikusten dituen kataluniarra; 36ko gerraostean, ezkonbidaia Santoñan preso duten senidea bisitatzeko baliatzen duen bikotea; Euskal Herriko etxe baten eta jabearen bilakaera kontatzen dituen xurgagailu japoniarra; antolakunde klandestino batean, bikotekidearen kontrako ildoa aukeratzen duen militantea; XVI. mendeko Txinako nobela batetik ateratzen den pertsonaia, donostiar baten desioa betetzeko… Askotarikoak dira ipuinotako protagonistak eta gaiak.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu