Altzoko Handia bildumako ale berriak aurkeztuko dituzte hilaren 12an

0

Donostiako aurkezpenean izango dira Koldo Izagirre idazlea eta Irene Irureta eta Karmele Gorroño ilustratzaileak

Erein etxeak Altzoko Handia bildumako bi ale berri eman ditu argitara: Altzoko Handia eta Kutixiren amona eta Altzoko Handia eta Kutixiren malkoak. Koldo Izagirreren testuek eta Irrimarrako Irene Gutierrez eta Karmele Gorroño ilustratzaileen irudiek osatzen dituzte bi liburuak, eta hiru egileak azaroaren 12ko aurkezpenean izango dira Iñaki Aldekoa editorearekin batera. Donostiako Udal liburutegiko sotoan jarri dute hitzordua 12:00etan.

Ekitaldi berean 2019ko Peru Abarka Album lehiaketa irabazi duen Erakusleihoan lana ere aurkeztuko du Donostiako argitaletxeak. Kasu honetan ere Irrimarra taldeko ilustratzaileenak dira irudiak, eta Karmele Mitxelenarena, testua. Hortaz, Mitxelena ere hilaren 12ko aurkezpenean izango da.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu