Unai Elorriagak nobela berria kaleratu du

0

Urriaren 23an aurkeztuko du Donostian Iturria, bere seigarren eleberria

Susa argitaletxeak urriaren 23rako iragarri du Unai Elorriagaren Iturria nobelaren aurkezpena: Donostiako Tobacco Days liburu-dendan (Tabakalera) izango da eguerdiko 12:30ean.

Algortako idazlearen seigarren nobela da Iturria. Aurrekoa, Iazko hezurrak, orain bost urte publikatu zuen. Irakurri hemen lan haren harira 111 aldizkarian egindako elkarrizketa.

Iturria
Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela.
Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi… Baina ez dute hain erraz topatuko laguna.
Ipuin liburu bat biltzen du Unai Elorriagaren nobela berriak, eta adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begirada pertsonala gordetzen du.

 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu