Tene Mujika bekaren XIV. edizioa aurkeztu dute

0

Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzea du helburu lehiaketak. Parte-hartzaileek abenduaren 9ra arte izango dute lanak aurkezteko epea.

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika bekaren XIV. edizioa aurkeztu dute, “Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaldu eta gure literatura aberasteko asmoz”. Euskal Herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Parte-hartzaileek abenduaren 9ra arte bidal ditzakete proiektuak artxiboa@deba.eus helbide elektronikora. Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2020ko urtarrila amaitu baino lehen. Saridunak 6.000 euroko diru-laguntza jasoko du: diru-kopuruaren erdia, izendatu bezain laster, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan, lehen erdia jasotzen duenetik urtebetera hain zuzen ere.

Info+

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu