Itxaro Bordak nobela berria kaleratu du

0

Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan kokatu du istorioa, “hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan”

Alberdania etxeak urriaren 8rako iragarri du Itxaro Bordaren Susmaezinak eleberriaren aurkezpena. Bordak Jorge Giménez Bech editorea izango du lagun goizeko 11:00etan Donostiako Udal Liburutegian egingo duten jendaurreko ekitaldian. Giménez Bech-ek adierazi duenez, “eleberriaren protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian. Fikzioa baita, maiz, kronika modurik zintzoena”.

Susmaezinak
Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea. Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak, gorrotoa, etsipena, dolua, tristura, sufrimendua… Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudio eta kontrargudioak, gezur itxurako egiak, egia itxurako gezurrak. Protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu