Beatriz Chivitek poesia-bilduma berria plazaratu du

0

Pamiela etxeak irailaren 19rako iragarri du Chiviteren lanaren aurkezpena

Mugi/atu izenburupean kaleratu du Beatritz Chivitek poesia-bilduma berria. Pamiela etxeak eman du argitara, eta hilaren 19rako iragarri dute lanaren aurkezpena, goizeko 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Chivitek Josen Angel Irigaray editorea izango du bidelagun jendaurreko ekitaldi horretan.

Egilea
Beatriz Chivite Ezkieta Iruñean jaio zen 1991n. Oinarrizko hezkuntza mailak Burlatan egin ostean, Nazioarteko Batxilergoa Duinon (Italian) egin zuen, United World Colleges-en beka irabazita (2007-2009). Ordutik hainbat hiritan bizi izan da: Beijing, Venezia, Kathmandu, Paris, Jakarta, Taipei… Filiologia txinatarra eta arte historia ikasketak egin ditu Londres eta Hong Kongen eta arkitektura erakunde, museo, zinema jaialdi eta anbaxadetan ibili izan da lanean.
Txinan bizitako esperientzia abiapuntu gisa hartuta, bere lehen olerki liburua idatzi zuen: Pekineko kea (2017, Pamiela). Lan honekin, 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa irabazi zuen. 2014an, berriz, Ernestina Champourcin XXV. Poesia Lehiaketa irabazi zuen Metro (2014, Arabako Foru Aldundia) liburuarekin. Azken honekin, 2015ean, Lauaxeta Saria ere irabazi zuen Chivitek. 2016an, gaztelaniara itzuli eta Papeles Mínimos argitaletxeak plazaratu zuen. 2016an Nafar Gobernuko Gazte saria jaso, eta Blas de Otero Poesia Lehiaketa ere irabazi zuen, urte berean, Biennale (2017, Erein) liburuarekin. 2017an, Donostia Kulturak eta Donostia 2016k sustatutako «Beste Hitzak-Other Words» sorkuntza egonaldia egin zuen Mariborren (Eslovenian), mugei eta migrazioei buruzko egitasmo poetiko batekin.

Irakurri hemen Pekineko kea liburuaren harira 111 aldizkarian egindako elkarrizketa.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu