Katta bilduma aurkeztuko du Elkar etxeak irailaren 11n

0

Miren Agur Meaberen testuek eta Lotura Films-en ilustrazioek osatzen dituzte lehen bi liburuak

Katta urtxintxa eta bere lagunak dira bilduma berri honetako protagonistak. Katta jakinguratsua, bizkorra, sentibera, ekintzailea nahiz kontenplatiboa da, baina lagunkoia da batez ere, eta lagun artekoa; horregatik ez dago inoiz bakarrik: lagun ditu Ariela basurde pinpirina, Bertol hartz baldar antzekoa, Gaxuxa azeri bihurria, Ttotto eta Potto sugandila bikiak, Mozart txantxangorri artista, Greta tximeleta tristea, besteek mimatzen duten Patziku trikua, eta bidean, han eta hemen, ezagutuko dituen hamaika lagun.

Elkar argitaletxetik azaldu dutenez, “helduek irakurtzeko, helduekin irakurtzeko, eta lehen irakurleek aurreneko urratsak emateko pentsatutako irakurgaiak dira, esaldi labur eta paragrafo neurtuez josiak, horiek apailatzeko, gatza, errimatxoak, hotsitzak, abesti zatiak eta koplaren bat ahaztu gabe”.

Miren Agur Meaberen testuek eta Lotura Films-en ilustrazioek osatzen dituzte lehen bi liburuak: Katta Altxorra eta Katta Eskolara.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments