Xabier Mendigurenek gazteentzako lan berria plazaratu du

0

Irailaren 4an aurkeztuko du Donostiako Elkar aretoan

Ainara du izena Xabier Mendigurenen Bizitza motor gainean liburuko protagonistak.  Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkion pasadizoak… Tartean izango dira hainbat ustekabe eta bihotza pilpiraz jarriko dioten zenbait abentura. Eskutitz horien bidez joango gara ezagutzen Ainara bera, eta baita haren ingurua ere: gaztaroaren lilurak eta beldurrak, norbere buruaren eta geroaren jabe izateko egin beharreko borrokak…

Mendigurenek irailaren 4an aurkeztuko du lan berri hau Donostiako Elkar aretoan 11:00etan, Antxiñe Mendizabal editorea lagun duela.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu